Herri-erronka da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten lasarte-oriatar guztiei zuzendua. Batzuei, hizkuntzaren armairutik ateratzea proposatzen zaizue, eta besteei, armairutik atera diren horiek animatzea eta laguntzea.Euskararen Maratoiarekin batera hasi (urriak 22-23) eta Euskararen egunean (abenduaren 3an) bukatuko da.
Gure gaztelaniazko hizkuntza ohituretatik ateratzea eta hizkuntza portaera euskarara ekartzea da. Horretarako, bi figura dira beharrezko:
Euskarazko jokaera aktiboa hartuz, armairutik aterako diren herritarrak dira. Astebetez, euskaraz egingo diote ulertzen duenari.
Ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen dutela adierazi duten herritarrak dira, hau da, dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egindo diote.
Erronkak iraungo duen 40 egunak 6 astetan banatuko ditugu. Belarriprestek, erronkak dirauen 6 astetan jokatuko dute belarriprest gisa. Ahobiziek, berriz, astebeterako ematen dute hitza.
Belarriprest izateko, euskaraz ulertu behar duzu ezinbestean.
Ahobizi, euskaraz bizi. Ahobizi izan nahi baduzu, astebetez euskaraz bizitzeko erronkari eutsiko diozu.